XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); beraz, oro bat arturik, ororentzako bearra bera izango da beti gogoratu bear-izango dana.

Zein izan diteke aur guzientzako ta gerorako bearra?.

Enurarik ez, gizona izatea; ortarako azi bear da aurra, bere egunean gizona izan dedin, baña gizona goyenetako zentzunaz; ez gizonkerietan ari-izateko neurrian, gizontasun beteenean baizik; orra, aur guzientzat jarri dezakegun elburu bikain eta berezia.

Alaz ere, begira!, iñola ere, aurra, garaya elduko zaion baño lenago, gizona izan dedin nai-izatea, egokitasuna elduko zaionean baizik.

Aurra, adiñez aurra danean, aurra izan bear da; gizona bere adiñean gizona izan bear dan bezela.

Aurtzaroa, geyenentzat, beren biziaren aro zoriontsuena dalarik, edonorentzat garai ori laburtzea oker osoa izango da beti, ar dezaketen kalte aundienetakoa izan diteke.

Orrengatik ba-dira gayak aurrari aurkeztu bear ez zaizkionak, ain zuzen aurrentzako gayak eztiralako.

Orra zergatik ere, aurraren adiñaz beti gogoratu bear dan.

Ontaz erabilli diteken arreta aundiena, beti, gutxi izango da.

Alakotz, ororentzako norabide bezela, auxe izan bear guztiz egoki ta bearra: aurrari, aurra dan bitartean, aurra izatea utzi bear zaio; ta ez utzi bakarrik, ortarako ere lagundu egin bear.

Ba-dagoz aurrari dagozkion gayak ugari; oiek autatzean beteko da ongienik azlearen eginbidea; aurraren gogoa da eratu bear dan geyeneko gaya, eten gabe ta beti maitasunez eta zuurtasunez erabiltzekoa; yardespen aundi ta berezia azlearentzat bere azi-lan ori betetzean, berarentzat beñena izan bear dana, ta guzientzat berezi-bereziena bezela onartzekoa.

Azle on eta egokia izateko, guzti orrezaz gogoratu bear-izango du, ortarako abiatzen danak.

Xede ori izan bear, jarraitu bear dana, naiz gurasoen aldetik, naiz azitasunean ari-izango diran guzien aldetik.

Lentxoago, aurra gizona izateko eratua izan bear dala esan dugu; orixe bere elburu nagusia.

Jakiña, asmo ori betetzeko, beste au ere sortzen da: gizona, gizon nola izan bear dan ikustekoa da.

Gizonarengan noiz-nai ta edonun, onoimen eta txarbideak, on-gaitzak; beraz, onoimenerako zaletasuna da aurrengan erein bear dana; ta, bide batez, txarbidearekiko iguintasuna.

Noski, bai bat bai bestea, aurraren adimenak euki dezaken neurrian, eta bereziki bere adiñean izan ditezken onoimen eta txarbideai buruz, askotan oietxek baitira, gero, gizonaren adiñean, izaten diranen asiera bezela.

Eta bereziki, aurraren adiñari eztagokion guzia zearo ez erabiltzea izan bear da irakasle ta azlearen eginbide ertsia.